Mikel Laboa 1934-2008, Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen dituen dokumentala. Bi zatitan banatua, lehenbizikoan Mikel Laboa bera mintzo da bere bizitza eta obrari buruz. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritua. Bigarrenean, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Laboari buruz. Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira.Zuzendaria: Mari Sol Bastida Bideo produkzioa: Natxo Escobar - Debolex Films Postprodukzioa: Luis Jambrina - Debolex Films Edizioaren produkzioa: Josebe Ormazuri Kamarak: Christian Jelvez eta Iñigo Zubicaray Data: 2015-01-16
Kantuan diren lekuak